Hemos abierto el polideportivo a las 10:00 de la mañana

• Suhiltzaileek eta Osasun sailak azterketa ezberdinak gauzatu dituzte airearen kalitatea zehazteko: kalitatea ona da.
• Ospitaleetara eramanak izan diren 23 pertsonetatik 20ri alta eman diote jada, eta geratzen diren 3ei datozen orduetan emango diete.

Goizeko 10:00etan zabaldu dugu kiroldegia atzo arratsaldeko gas kutsaketaren ondoren.
Normaltasunez ireki dira kiroldegiaren instalazio guztiak, ohikoa baino bi ordu beranduago.

Suhiltzaileek eta Osasun saileko langileek atzo arratsaldean eta gauean zehar gauzatu dituzten neurketek kiroldegiaren airea kalitate onekoa dela adierazi dute eta gas isuria guztiz deuseztatuta dagoela.

Intoxikazioa dela eta guztira 104 pertsona artatu zituzten larrialdi zerbitzuek, ia guztiei alta emanaz unean bertan, eta 23 izan ziren ospitaleetara eramanak, prebentzioz. Osasun-zentro eta ospitaleetara lekualdatutak pertsonetatik 20ri alta eman zaie eta 3 daude behaketan Osakidetzatik adierazi dutenez:

Asuncion Klinikan:
44 urteko emakume bat, zeinari goizean bertan emango zaion alta.

Donostia Unibertsitate Ospitalean:

24 urteko emakume bat, zeinari proba osagarriak egiten ari zaizkion larrialdietako behaketako unitatean eta emaitzen zain dago.
8 urteko mutiko bat Ama-haurren eraikineko behaketan, goizean zehar alta emango zaion.

Atzo, asteartea, arratsaldeko 17:00ak aldera jazo zen ezbeharra. Gas kutsakorra zabaldu zen kiroldegiko aireztatze hodietatik. Egoeraren aurrean, kiroldegia hustutzeko protokoloa jarri zen abian eta larrialdi zerbitzuei egin zitzaien bertaratzeko deia. Minutu gutxitan kiroldegi osoa hustu zen.

Tolosako Udalak, larrialdi zerbitzuak eta kiroldegiaren zuzendaritzak elkarlanean abiatu dute egoera argitzeko ikerketa.

Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkateak gaixoei Udalaren babesa eskaini die eta larrialdi zerbitzu, Tolosako udaltzain, ertzainei eta Usabal Kiroldegiko langile guztiei bere esker ona adierazi.

Ezbeharraren inguruko argibideak nahi dituen ororentzat 688 822 093 telefono zenbakia gaitu du Tolosako Udalak.

Deja un comentario