USABALERA JOAN AURRETIK ZERBITZUA ERRESERBATU. HORRETARAKO EGUNERATU ZURE DATUAK

Gure instalazioan jende-pilaketa saihestu beharko dugula , eta gure zerbitzu bakoitzaren edukiera murriztu eta kontrolatu beharko dugula USTE DUGUNEZ, erabileraren lehen fasean gutxienez, Usabalera joaten den pertsona orok erreserbatutako zerbitzu batekin egin beharko du. Fitnes gela, igerilekua, hidromasajea, denboraldi batean gutxienez, aldez aurretik erreserba eginez erabili beharko direla aurreikusten dugu.

Egoera berri horren aurrean, jakinarazi nahi dizuegu erreserba horiek modu erosoan egiteko litekeena dela erreserben plataforman alta emanda egon behar izatea, eta, horretarako, zuen fitxako datuak eguneratuta egon behar dira, batez ere posta elektronikoa eta mugikorraren zenbakia.

Horregatik, plataforman alta emanda ez bazaudete, eskatzen dizuegu lehenbailehen bidaltzeko izena, abizenak, mugikorra eta posta elektronikoa usabalkiroldegia@hotmail.com helbidera edo whatsapp bidez 688 822 093 zenbakira.

Denon artean gauzak ondo egitea lortuko dugu.

Utzi erantzuna