OSASUN SAILAREN BERRIEN ZAIN GAUDE, ERABILERA PUBLIKOADUN KIROL INSTALAKUNTZAK IREKITZEN DATA ETA BALDINTZAK JAKITEKO

8 aste igaro dira alarma-egoeraren dekretua eman zenetik eta, ondorioz, gure instalazioak erabat itxi zirenetik.

Hartutako leheen, ERTE bat sustatuz, langile guztiek Kirolzer enpresa kudeatzn neurria gure giza taldeari baldintza onenak erraztea izan zailearekin duten kontratu-lotura manten dezaten.
Bestalde, instalazioak ahalik eta egoera onenean mantentzen ari dira, berriro irekitzeko zain.

Azkenik, gure zerbitzuak eman ahal izateko aplikatu beharko ditugun neurri guztiak diseinatzen eta planifikatzen ari gara, higienerik eta segurtasunik handiena bermatuz, egoerak instalazioak berriro irekitzea ahalbidetzen duenean.
Horri buruzko berriak ditugunean, informazioa ematen jarraituko dugu.

Kirol-deskarga

Gaur egungo deseskalatze-faseen arabera, hirugarren fasetik aurrera egin genezake gure berrirekitzea; baina ez gaude data zehatzik aurreratzeko moduan. Irekiera garbiketa- eta desinfekzio-baldintza onenetan egingo dela bermatu nahi dugu, eta segurtasun-protokolo guztiak aplikatuko ditugu, bai langileentzako, bai erabiltzaileentzako.

Ildo horretan, Osasun Sailaren protokolo baten zain gaudela, uste dugu irekitzearen lehen fasean, gutxienez, instalazioen erabileran aldaketa garrantzitsuak eragingo dituzten baldintza ugari bete beharko ditugula, kirola egiteko ingurune seguru bat sustatzeko. Beste ekintza askoren artean honakoak izan daitezkela uste dugu.

1.ZERBITZUEN EDUKIERA GUTXITU.
Oso litekeena da zerbitzuen erabilera aldez aurreko erreserbarekin egin behar izatea. Horrela, zerbitzu bakoitzean ohikoa baino edukiera txikiagoa ziurtatuko da, itxaroten sor daitezken jende pilaketak ekiditu  eta erabiltzaileen arteko gutxieneko distantzia errespetatu ahal izango da, Hori lortzeko makinak batzuk besteengandik hurruntzen ari gara eta baloratzen ari gara zenbait makina gelaz aldatzea ere bai. Zalantzan dago aldagelen erabilera ahal izango den edo ez, erabiltzekotan, bertan ere  gutxieneko distantzia bermatu beharko litzateke, noski.

2. GARBIKETA ETA DESINFEKZIO MAIZTASUNA HANDITU.
Eskuak garbitzeko eta elementu komunak garbitzeko puntuak prestatuko dira, erabilera komuneko elementu asko kendu beharko dira, eta  erabiltzen direnak askotan desinfektatu.Gela bakoitzaren desinfekzio orokorrak burutuko dira egunean zehar. Eta erabiltzaile bakoitzak makina desinfektatu beharko du edozein elementu erabili aurretik eta odoren.

3. INSTALAKUNTZA BARRENEKO IGARO NORABIDEEN KONTROLA.
Era berean, instalazioaren barruko igarotze-norabideak ezartzen ari gara, norabide bakarreko pasabideak lortzeko eta gurutzatzeko eta pertsonak pilatzeko guneak saihesteko; zeregin hori errazteko, norabideak lurrean geziak jarrita markatzeko asmoa dugu..

4. NORBERAREN ZAINTZARAKO EKIPOEN ERABILERA.
Era berean, Osasun Sailak, erabiltzaile eta langile bakoitzak, maskarak, eskularruak,  etab. erabili beharko dituen segurtasun-baldintzen berri emateko zain gaude. DERRIGORREZKOA izango dena da, fitnes gela eta ihardueratara 2 ESKUOIHALekin joatea, bata handia makinan gainean jartzeko eta bestea txikia izerdia lehortzeko.

Errealitate berri horretara egokituko gara erabiltzaileen osasun-kalitatea hobetzen jarraitzeko, jarduera fisikoa sustatuz.

Funtzionatzeko modu berri horri eta ezartzen dizkiguten erabilera-arauei buruzko informazio guztia erabiltzaile guztiei helaraziko diegu ohiko kanalen bidez, hala nola web, facebook, email, sms, telebista eta prentsaren bidez.Usabaleko gune ezberdinetan ikusgarri jarriko dira. Izan ere, zuen laguntzarik gabe hori guztia ezinezkoa izango da, baina denon artean lortuko dugu.

Utzi erantzuna