Kirolzale agurgarria:

Usabal aipatzen dugunean ideia desberdinak datozkigu burura: kirola, osasuna, emozioen kontrola, aisialdia, gune zoragarria, jendarteko harremanak, gizarteratzea, etab.

 

Hori guztia aspaldiko ametsa da, herri osoaren ahaleginez sortutako topagune berri bat eta gure ondorengoen etorkizunerako itxaropen bat.

Disfruta ezazu eskaintza honekin eta murgil zaitez Usabal kirol-gunean.

Gure kudeaketaren printzipioak

Usabal kirol-instalazioaren enpresa kudeatzaile gisa dugun misioa biztanleria aktiboaren behar eta itxaropen guztiak asetzea da.

Kudeatzen ditugun instalazioak herri osoarentzako topagune bihur daitezen nahi dugu, eta gazteak eta ez hain gazteak edozein urtaroan eta edonoiz bertara daitezela, bakoitzak norberaren mugak aurkituz eta horiek pixkana gainditzen lagunduz.

Kirol-kudeaketan erreferente bilakatu nahi dugu eta horretarako gure konpromisoa gure langileen kalitatean, ingurumenean, berdintasunean eta bateratzean, segurtasunean eta osasunean finkatu dugu.

Bezero edota erabiltzaileei nahiz kutsaduraren prebentzioari dagokienean eta gure instalakuntzatan istripuak eta ezbeharrak ekidinaz esperotako kalitate-mailak betetzeko helburu nagusiarekin Zuzendaritzak finkatutako Politika honetan oinarritzen da gure Kudeaketa-Sistema, honakoak erreferentziatzat hartuz:

  • Zerbitzuarekin, ingurumenarekin eta segurtasunarekin konpromisoa. Bezeroaren eskura jartzen ditugu gure enpresako baliabideak eta langileak, kalitatezko eta inguruabarrei egokitutako lan eraginkorraren bitartez haien beharrak asetzeko helburuarekin, prebentzioko politika aplikatuz bai ingurumenarekiko errespetuari dagokionean nola barneko nahiz kanpoko langileen segurtasun- eta osasun-baldintzatan.
  • Langileen asebetetzea. Gure baliabide nagusia enpresa osatzen duten langileak direla jakin, badakigularik, gure enplegatuen errespetuaren eta elkarbizitzaren aldeko apustua egiten dugu, haien partaidetza bultzatuz eta ondo lan egiteko nahia piztuko duen eta norbera asebeteko duen giroa sortuz. Era berean, laneko ingurunean eta lan-baldintzatan etengabeko hobekuntza lortze bidean beharrezkoak diren formazioa eta baliabideak beraien esku jartzeko konpromisoa hartzen dugu gure gain, arriskuak ezabatuz eta ezabatu ezin direnak kontrolatuz edo gutxiagotuz.
  • Kudeaketa eraginkorra. Gure jardunean, gure bezeroei eta erabiltzaileei baldintza guztiak betetzen dituen (barnekoak, legezkoak eta arauzkoak barne) kalitatezko zerbitzua, segurua eta ingurumenarekiko errespetuduna eskaintzearren, ditugun baliabideak era eraginkorrago batean kudeatzen lagunduko diguten erantzukizuneko eta gardentasuneko konpromisoak hartzen ditugu gure gain.
  • Helburuak lortzea. Proposatutako hobekuntza-helburuak egiaz lortzera bideratutako protokoloak aplikatzen ditugu gure jardunean. Zerbitzu eraginkorrak eta emaitza egiaztagarriak bermatzeko bide gisa, gure esku-hartzeak planifikatu, gauzatu eta ebaluatzen ditugu ikuspegi guztietatik. Zuzendaritzak horretarako behar diren baliabideak izendatzeko konpromisoa adierazten du.
  • MPolitika hau gaurkotua mantentzea eta interesdun talde guztiei transmititzea, guztiek ulertu eta onar dezaten, denen eskura jarriz.
Presentacion Usabal