Lege-ohar honek (aurrerantzean “lege-oharra”) www.usabalkiroldegia.com webgunearen erabilera arautzen du. Webgunea USABAL Kiroldegia enpresarena da. IFK: B31603996. Helbide soziala Usabal 25 A, 20400 – Tolosa, Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago.

Legedia
Webgune honetako edukiak eta zerbitzuak, eta USABAL Kiroldegia eta webgunearen erabiltzaileen arteko harremana Espainiako legediak eta jurisdikzioak babesten dute, haien eraginpean geratzen delarik.

Alderdiek uko egiten die dagokien eskumenari eta Gipuzkoako epaitegi eta auzitegien esku uzten dute egungo kontratu baldintzetan sor daitekeen edozein eztabaidaren gaineko interpretazioa edo exekuzioa.

Edukia eta erabilera
Erabiltzailea jakinaren gainean geratzen da eta onartzen du, webgune honetara sartzeak ez duela inolaz ere esan nahi USABAL Kiroldegia enpresarekin harreman komertzial bat hastea.

Webgunearen jabeak ez du zertan bat etorri kolaboratzaileek bertan adierazitako iritziekin. Merkataritza sozietateak eskubidea du dagozkion aldaketak egiteko webgunean, aurrez abisatu gabe. Edukiak aldatu, kendu edo gehitu ditzake eta baita webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzuak ere, zerbitzarietan nola aurkezten edo kokatzen diren arabera.

Jabetza intelektuala eta industriala
USABAL Kiroldegia enpresak du webgunearen, haren diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektuala ustiatzeko eskubidea. Beraz, debekatuta dago webguneko edukiak kopiatzea, zabaltzea, publikoki jakinaraztea, aldatzea edo bestelakoak egitea, baita iturriak adierazten badira ere, baldin eta USABAL Kiroldegia enpresak idatziz baimena ematen ez badu. Enpresaren webunean dauden izen komertzial, marka edo edonolako zeinuak euren jabetza dute eta legeak babesten ditu.

Estekak
Webgunean agertzen diren estekak (linkak) informatzeko baino ez dira eta inolaz ere ez dira iradokizunak, gonbidapenak edo gomendioak.

Konfidentzialtasuna eta datuen babesa
Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan oinarriturik, USABAL Kiroldegiak jakinarazten du erabiltzaileen datuak enpresak sorturiko fitxategi automatizatu batean gordetzen direla, eta fitxategiaren mantenua zein erabiltzaileekiko harreman-eta informazio-kudeaketa bere ardurapean geratzen direla. Zuk baimena ematen duzu zure datuak aipaturiko fitxategian gordetzeko eta merkataritza sozietatearen produktuen gaineko informazioa igortzeko. Ondoan azaltzen diren baldintzak onartzean, USABAL Kiroldegiak erabiltzailearen oinarrizko datuak erabiliko ditu enpresako hainbat zerbitzuetarako.

Fitxategiaren eta formularioen kudeaketa

Webgunean sartu eta zenbait zerbitzu erabiltzeko, beharrezkoa da erregistro-orria betetzea. Erabiltzaileak ezingo du web orrian harpidetu, izena eman edota promozioetan parte hartu bere datu pertsonalak eman eta datuen babesa ziurtatzen duen politika onartu ezean.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datuen Babesa arautzen duen Abenduaren 21eko Lege Organikoko 1720/2077 Errege Dekretuan agertzen diren segurtasun neurriekin
bat eginez, jakinarazten da erabiltzaile gisa izena eman duen pertsona ororen datuak USABAL Kiroldegiaren fitxategi batean gordetzen direla, sozietate-egoitza Gipuzkoan duena, Usabal 25 A, 20400 – Tolosa.

Zehaztasuna eta ziurtasuna datuetan
Erabiltzailea da erantzule bakarra emandako datuen ziurtasun eta zehaztasunean, eta USABAL Kiroldegia erantzukizun orotatik at geratzen da. Era berean, erabiltzaileek datuen egiazkotasuna eta zehaztasuna bermatzen dute, baita datuon eguneraketa eta mantenua ere. Erabiltzaileak onartzen du informazio osoa eta zuzena ematea erregistro-orri edota harpidetzan. USABAL Kiroldegia ez da egiazkoak ez diren informazioen jabe egiten, ezta beste iturri batzuen izenean egiten diren informazioaz ere. Hori dela eta, ez du euren inguruko erabileraren erantzukizunik hartzen. USABAL Kiroldegiak webguneko informazioaren eguneraketa, aldaketak eta ezabatzeko eskubidea dauka, baita informazioen sarbidea murriztu edota ixtekoa ere. USABAL Kiroldegiari erabiltzaileen kalte eta akatsen erantzukizunetatik salbuesten zaio, informazioa USABAL Kiroldegia ez den beste iturri batetik datorren bitartean.

Cookieak
Webgunera sartzeak cookien erabili behar izatea ekar dezake. Cookieak erabiltzaile bakoitzaren nabigatzailean biltzen diren informazio txikiak dira zerbitzariak gerora erabil dezakeen informazioa gogoratu ahal izateko.
Informazio horri tarteko, erabiltzailearen identifikazioa ahalbidetzen da eta bere zaletasun pertsonalak gorde daitezke, bisiten inguruko informazio teknikoa edota bisitaturiko orrialde zehatzak bezala.

Helburuak
USABAL Kiroldegiaren helburuak erabiltzailearen mantenua eta kudeaketa zuzenak dira, baita informazioa, oro har, ere.

Adin txikikoak
Zerbitzuak adin txikiko gazteei zuzentzen badira, USABAL Kiroldegiak guraso edo tutoreen onespena eskatuko du datu pertsonalak bildu edota datuok automatizatzeko.

Datuak hirugarren bati eman
USABAL Kiroldegiak ez dizkio datuak hirugarren erabiltzaile bati emango.

Sarbide eskubidea, zuzenketa, baliogabetzea eta aurkakotasuna
Erabiltzaileek euren mezuak idatzi eta sarbide eskubidea, zuzenketa, baliogabetzea eta aurkakotasuna adieraz dezakete usabal@usabalkiroldegia.comhelbide elektronikora idatziz, edota posta arruntaz, USABAL Kiroldegia, Erreferentzia LOPD, Usabal 25 A, 20400 – Tolosa, Gipuzkoa helbidera zuzenduz.

Datuen Babesaren inguruko urtarrilaren 19ko 1/1998 araudia betez, beharrezkoa da USABAL Kiroldegiara NANaren fotokopia bidaltzea, izan ere, erabiltzailearen erregistro-datuak eta aldaketak egin ahal izango dira webgunean bertan, erabiltzailearen izena eta pasahitza erabiliz.

Segurtasun neurriak
USABAL Kiroldegiak legalki beharrezkoak diren datu pertsonalen segurtasun maila zehaztu du, USABAL Kiroldegiak bere gain dituen datuon erabilera txarra, galera, aldaketa eta lapurreta saihesteko. USABAL Kiroldegiak ez du sistema elektroniko eta operatiboaren matxura eta deskonexioaren, interferentzien, birus informatikoen eta matxura telefonikoen ondorioz sor daitezkeen arazoen erantzukizunik hartzen USABAL Kiroldegiaren arazo izan ez den bitartean; sistema elektronikoaren erabileran blokeoa telefono linearen, Internetaren edo beste hainbat sistema elektronikoren gainkarga dela-eta. Hortaz, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.

Onespena
Erabiltzaileak adierazten du jakinaren gainean dagoela datu pertsonalen inguruko segurtasunaz, eta onartzen du USABAL Kiroldegiak euren gainean egiten duen trataera, Datuen Babesa Politika honetan agertzen diren helburuak kontuan izanik. Zenbait zerbitzuk baldintza konkretuak dituzte datu pertsonalen segurtasunari dagokionez.