USABAL KIROLDEGIA

Kirol jarduera

USABAL KIROLDEGIA

Osasuna

USABAL KIROLDEGIA

Ongizatea

USABAL KIROLDEGIA

Bizi-kalitatea

Azken albisteak

    • 19 MAI 17
    • 0
    Udaldia 2017

    Udaldia 2017

    Hona hemen uda hontan egongo diren ikastaroen zerrenda. Udan ere bai, mugi hai! Ikusi ikastaroak PDF

    • 20 ABE 16
    • 0
    URTARRILEKO IKASTAROETAN IZEN EMATE EPEA ZABALIK

    URTARRILEKO IKASTAROETAN IZEN EMATE EPEA ZABALIK

    Urtarrilaren 9an martxan jarriko da IKASTARO ALDI berri bat Usabalen, eta dagoeneko izen emateko epea zabalik duzue. Bazkidea izanik ikastaroetan izen emteko aukera ezberdinak dituzu: web orritik bertatik Facebooketik-usabal kiroldegia Tolosan 943536400 telefonora deituz Ez bazara bazkide ordea, kiroldegik harreran ordainketa eginez burutu dezakezu izen ematea. Ez galdu aukera, Usabalen eskeintza zabala dugu eta ziur

    • 14 IRA 16
    • 0
    IKASTAROEN EGUTEGIA 2016-2017

    IKASTAROEN EGUTEGIA 2016-2017

    Ikastaroen egutegia 2016-2017

    • 30 EKA 16
    • 10
    KANTXEN ON LINE ERRESERBA

    KANTXEN ON LINE ERRESERBA

    UZTAILAREN 18tik aurrera KANTXEN ERRESERBA ON LINE izango dira. Uztailaren 11tik aurrera, froga gixa, Usabaleko squash eta frontoiko erreserbetarako bakarrik eta UZTAILAREN 18tik aurrera Usabal eta Berazubiko beste kantxa guztien erreserba ON LINE bitartez egingo dira. Uztailaren 18tik aurrera hortaz, edozein kantxen erreserba egiteko, ON LINE ERRESERBEN PLATAFORMAN altaz emanda egon beharko duzu, eta horretarako

IKASTAROAK

  • AEROBIC

    AEROBIC

    Musikaren laguntzaz, mugimenduen bidezko koreografia dinamikoetan oinarritzen den gimnasia modalitatea da. Hainbat gaitasun fisiko lantzen dira, hala nola, malgutasuna, koordinazioa, orientazioa, erritmoa etab.

  • IGERIKETA

    IGERIKETA

    Gorputz-adarrak erabiliz uretan burutzen den mugimendu eta lekualdatzean oinarritzen den kirol aerobikoa da.

  • MANTENIMENDU GIM.

    Egoera fisikoaren mantentze eta hobekuntzara zuzendutako jarduera multzoa da, egoera fisiko hobeagora helduz tonifikazio, koordinazio eta mantentze ariketen bidez.

  • YOGA

    Gorputzaren luzapena eta postura hobetzen laguntzen duen jarduera fisikoa da. Arnasketa eta postura lantzen dituzten eta meditazioan oinarritzen diren ariketa sorten bidez gorputzaren eta adimenaren arteko oreka lortzea helburu duen diziplina multzoa da.

  • MASTER GYM

    Fisikoki modu aktiboan mantentzea helburu duen hirugarren adinera zuzendutako ikastaroa da. Giharrak era globalean eta talde handian mugitzen diren ariketak burutzen dira, lan aerobikoak eta tonifikazioa konbinatuz.

  • PERSONAL TRAINER

    Norberaren perfila eta beharrak kontutan izanda, laguntza pertsonala eskainiz, aholku espezializatuak eta ariketa fisikoa egiteko ohiturak bideratzen dituen aditua da.

  • TONU 30 ZIRKUITUA

    Gihar tonua hobetzeko helburuarekin, makina gelan zirkuitu baten laguntzaz ariketa sorta bat egitean datza. Eraginkortasun maximoa duten 30 minutuko saioak dira.

  • ACUAGYM

    Acuagym terminoak ura eta gimnasia hitzak nahasten ditu. Aerobic jardueraren aldaera bat da, sakonera ertaina duen igerilekuan burutzen dena. Gihar-talde desberdinak lantzen dira modu espezifikoan, egoera fisiko orokorra hobetuz eta artikulazioen inpaktuak saihestuz.

  • TABATA CARDIO HIIT METODOA

    Intentsitate handiko eta iraupen gutxiko jarduera da. Giharrak tonifikatzearekin batera gaitasun aerobiko eta anaerobikoa hobetzea da helburua. Gantz erreketa lortzeko oso egokia

  • GAP

    GAP izeneko entrenamendu sistema hiru hitzen batasunetik dator: ipurmamiak, abdominalak eta hankak. Helburua ariketa multzo desberdinen bidez gorputzeko hiru atal hauek indartzea da.

  • BODY PUMP

    BodyPump musika erritmoaren laguntzaz pisu altxaeran oinarritutako jarduera da. Altxaera bakoitza gihar ezberdin batean oinarritzen da. Helburua errepikapenen bidez giharrak indartzea da.

  • ZUNBA

    Latinoamerikako musika eta erritmoan oinarritutako koreografia dantzak dira, aerobic errutina batzuekin konbinatzen dena, gorputzaren indarra, garapena eta malgutasuna hobetzeko helburuarekin. https://www.youtube.com/watch?v=Fy3Gt8X6XUY

  • ESKALADA

    Eskaladako jardueraren helburua, gorputz-adarretako indar fisikoa erabiliz,segurtasunez hornitutako ibilbideetan gorantz egitea da.

  • K-STRETCH

    Gorputzaren posizioa hobetzeko eta gihar tentsioak berrorekatzeko diseinatutako jarduera da. Gihar-kateen luzapenen bidez malgutasuna eta egoera fisiko orokorra hobetzen laguntzen du. Helburua gorputza posizio egoki batean mantentzea da.

  • KEMPO

    Erasoen aurrean teknika sorta zabal batekin erantzun eraginkorrak eskaintzen dituen arte martzial eta auto-defentsarako sistema bat da. Helburua ikuspegi periferikoa, erreflexu azkarrak eta erasoen aurkako erreakzioak sortzean datza.

  • CYCLING

    CYCLING

    Bizikleta finko baten gainean musikaren erritmoarekin batera burutzen den jarduera aerobikoa da. Kadentzia eta erresistentzia aldaketekin, intentsitate mota guztiak lantzen dira.

  • PILATES

    PILATES

    Gorputza kontrolatzeko adimenaren erabilera azpimarratzen duen prestakuntza sistema fisiko eta psikikoa da. Bizkar-hezurrari egonkortasuna eta indarra eman ahal izateko barne-giharren garapenean oinarritzen da, gorputzaren oreka lortuz.